1/12/09

Slideshare

Eguberriak zoriontzeko postala sortuko duzue, hona hemen prozedura:
  1. SLIDESHARE.NET zerbitzuan harpidetu. Gomendagarria gmaileko datu berdinekin erregistroa egitea, erabiltzaile izena, pasahitza...
  2. AURKEZPENA sortu. Gure kasuan Impress programa erabiliko dugu. Aurkezpenak testu-irudiz osatutako 3 diapositiba izango ditu.
  3. Slidesharera igo sortutako lana.
  4. Zuen lanaren esteka postaz bidali (Url kopiatuz)
  5. Postala-aurkezpena taldeko blogan publikatu (HTML kodea kopia-itsasiz)

Lana aurkezteko epea aste betekoa izango da. Datorren ostiralerako denak ikusgai.

30/11/09

MONOKROMO URDINA-YVES KLEIN


Yves klein 1928 jaio zen Nizan,Frantzian, eta 1962 hil egin zen. Bere estiloa,arte medio-ambientala,arte korporala eta arte kontzeptuala zen.Azken hau,1960an sortutako arte mugimendua da,hau da,artelana ez da artistak sortutako objetu fisiko soil bat,kontzeptu eta ideia multzo bat baizik.


koadro hau 1960 egin zuen.Oleo lienzo gainean,bere neurriak 199x156 cm dira eta gaur egun pariseko,centre georges pompidou museoan dago.

MUNDUA ARRISKUAN


kaixo ekaitz naiz,hau nire fotomontaia da mundua arriskuan deiturikoa.Gai hau hautatu dut erakusteko,gizakiak,munduari egiten dizkion kalteak.Lau irudi hauek hautatu ditut jendeari adierazteko gure munduan arrisku hauek gertatzen ari direla.

27/11/09

ARMA NUKLEARRIK EZ

1945-eko abuztuak 8-an, Hiroshiman,historiako lehenengo bonbardeaketa atomikoa jaso zuen, arma nuklearrekin. Amerikarrak bota zuten, beste soldaduei emateko asmoekin. Baina horrela ez zen izan, eta masakre bat egin zuten. Ez zuten hil ezta soldadu bat ere, eta gainera beste bonba atomiko bat bota zuten Nagasakin, eta masakre berbera egin zuten.
Oraindik, ez diote juzgatu amerikarrei bi masakre hauetaz, eta ez dute egingo.



Nire mezua, arma nuklearrak oso arriskutxuak direla eta bakarrik larrialdietarako erabili behar direla adieraztea da, hau da, ia inoiz.
Irudi gogorrekin transmititzea lortu dut. "Egileak" nortzuk diren adierazi ditut eta ea "heroiak" diren ere.

AUTOBIDE BUKAEZINA

German naiz eta hau da nire fotomuntaia autobide bukaezina deitua nire asmoa fotomuntai honekin jendea kontzientziatzea da, edozein izan daiteke urrengoa errepide honetan geratu al dena esateko modua

10/11/09

motorearen euskarria

kaixo,emen duzue ni eta unai egindako motorearen euskarria

9/11/09

Oharra: Ekaitz

Ez duzu publikazio bakarra burutu ezta laguntzarik eskatu. Zai gaude, ea espabilatzen zaren.

30/10/09

titulorik gabea(sin titulo) - Jean-Michelle Basquiat


"titulorik gabea" 1981 egin zen, eta bere egilea Jean Michelle Basquiat afroamerikarra bruklinen jaioa 1960 eta hilda 1988, ere ezaguna SAMO seudonimoaren bitartez, kuadro onetan hainbat teknika erabiltzen ditu ola beria arte brutala de Dekooning arabera eta grafitia.kaudroa broklyn-eko museoan dago.

28/10/09

Konposizioa horia, urdina eta gorriarekin - Mondrian

Hemen duzue Pieter Mondrian-ek eginiko "Konposizioa horia, urdina eta gorriarekin".




Koadro hau 1921-an egin zen. Oleoaz egina dago, ohial gainean. Bere neurria,72.5x69cm da eta gaur egun, Londreseko "Tate Gallery" museoan dago ikusgai.

Margolaria, Pieter Mondrian da. Amersfoort-en jaio zen 1872-an, eta New York-en hil zen, 1944-an. Herberehetako pintore abangoardista zen.
Bere estiloa naturalismoa eta sinbolismoa zen, abstraktoara iritsi arte. Bere koadro gehienetan, marra horizontal eta bertikal beltzak erabiltzen ditu, beti horia, urdina edota gorriarekin konbinatuz eta fondorako txuria erabiltzen du.

19/10/09

MUGA - ETENGAILUA

Hemen duzue muga-etengailuaren xehetasuna.




Muga-etengailuaren funtzioa, elektrizitatearen bidea irekitzea da, kabina gelditzeko.
Kabina bere tokira iristen denean, zirkuito-elektrikoa, itxia dago eta korrontea pasatzen da.
Orduan kabina "palanka" bultzatzerakoan, zirkuito elektrikoa irekitzen du eta korrontea pasatzen ez du uzten. Gero, etengailua sakatzerakoan, beste norabidea hartuko du kabina eta beste aldera joango da.

8/10/09

Zuzenketa batzuk

Publikazioaren gainean, data zenbakiekin agertuko zela erabaki genuen(2009-10-08), eta ez Jueves 8 de Octubre... Diseño aukeran, entradas atalean aldaketa egin eta listo.
Kontuz ortografiarekin, beti, baina bereziki finkoak mantenduko diren edukiekin. Errepaso bat eman eta zuzendu.
Taldeen blogak atalean, zuzenketa bat egin dizuet baina gainontzekoak zuen lana da, "Talde 2" jarri beharrean ohartuko zarete "2.Taldea" idatzi dudala.
Ordua: hora del pacífico duzue hautatuta, baina Akapulcon bizi ez garenez... GMT +1 aukeratu.(Configuración aukerak aztertu topatu arte)
Ibai: zure frogarako bloga ez dut ikusten, konpontu "publico" jarri behar duzu.

Bukatzeko, Zigandaleihotik blogeko esteka gaizki duzue. Segi horrela, orokorrean lan txukuna egiten ari zarete.

4/10/09

teknologiako zutabea


kaixo emen duzue peiok,javi eta ni german egin dugun zutabearen xehetasunak

28/9/09

Peio Blogean sartu da!

Esker mila zuen Blogean gomitatzeagatik!

Lehenbiziko sarrera hau lantxo bat zueri eskatzeko baliatuko dut, Informatikan egin ahalko duzue edo, eskanerra etxean izanez geroz, seguraski etxean errazago eginen duzue: Tailerran marraztu dituzuen xehetasunak eskaneatu; nork bere Teknologiako taldetxoarekin egin duen xehetasunaren marrazki eskaneatua bere blogean txerta dezala, zer den argi utzirik.

Xehetasunak guztiek eskaneatu dituzuenean, bakoitzari dagozkion argazkia eta azalpena erantsiko dizkiogu baita blogean txertatuko ere.

Lan on eta bloga gozatzera!

25/9/09

BLOGA HORNITZEN

Jadanik, bloga egina dugu. Hona hemen premiazko lanak:
  1. Txuma erabiltzailea kudeatzaile bihurtu (otorgar privilegios de administrador)
  2. Nereak esan bezala, blogarentzako izenburu aproposa asmatu, kreatiboa, gaiarekin zerikusi duena... taldekideen artean adostu eta aldatu.
  3. Blogaren goiko irudia diseinatu (photoshop erabili beharko duzue)
  4. Aldameneko barra osatu, bertan gaiak eta estekak jarri beharko ditugu.
  5. ... informatika saioak ongi baliatu bloga ahalik eta osatuen utzi behar dugu eta.