Esker mila zuen Blogean gomitatzeagatik!
Lehenbiziko sarrera hau lantxo bat zueri eskatzeko baliatuko dut, Informatikan egin ahalko duzue edo, eskanerra etxean izanez geroz, seguraski etxean errazago eginen duzue: Tailerran marraztu dituzuen xehetasunak eskaneatu; nork bere Teknologiako taldetxoarekin egin duen xehetasunaren marrazki eskaneatua bere blogean txerta dezala, zer den argi utzirik.
Xehetasunak guztiek eskaneatu dituzuenean, bakoitzari dagozkion argazkia eta azalpena erantsiko dizkiogu baita blogean txertatuko ere.
Lan on eta bloga gozatzera!
28/9/09
25/9/09
BLOGA HORNITZEN
Jadanik, bloga egina dugu. Hona hemen premiazko lanak:
- Txuma erabiltzailea kudeatzaile bihurtu (otorgar privilegios de administrador)
- Nereak esan bezala, blogarentzako izenburu aproposa asmatu, kreatiboa, gaiarekin zerikusi duena... taldekideen artean adostu eta aldatu.
- Blogaren goiko irudia diseinatu (photoshop erabili beharko duzue)
- Aldameneko barra osatu, bertan gaiak eta estekak jarri beharko ditugu.
- ... informatika saioak ongi baliatu bloga ahalik eta osatuen utzi behar dugu eta.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)